Otsailaren 17an (osteguna) Bareak Merkatari Elkarteak XIII. Stock Azoka ospatuko du.
Hainbat merkatarik neguko denboraldiko produktuak kalera aterako dituzte. Eguraldia lagun, merkatarietako batzuk Erauskin Plazan kokatuko dira, eta eguraldi txarra egingo balu, aldiz, Loinazko San Martin Plaza Azpian jarriko dituzte postuak. Beste merkatari batzuk, aitzitik, euren saltokien kanpoan mahaiak edo esekitokiak jarri eta bertan eskainiko dituzte produktuak.
Edozein kasutan, azokaren ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da.
Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ostegunera arte!