Uztailaren 19an BAREAK Merkatari Elkarteak urteko beherapen azoka antolatu zuen.
Azoka herriko merkataritza sustatu eta dinamizatzeko asmoarekin gauzatu zen, eta parte hartu zuten saltokiek produktuak prezio erakargarrietan saldu zituzten.
Gainera, oraingoan, azokari kutsu dinamikoago bat emateko asmoz, beste ekintza batzuk ere gauzatu ziren. Arratsaldean DJ-a, foodtruck-a eta izozkiak izan genituen arratsaldea eramangarriagoa eta alaiagoa egiteko.