GABONETAKO KANPAINA
Gabonetako kanpaina dela eta, elkarteak hainbat ekintza gauzatuko ditu.
Elkartetik erosketak herrian egitera animatu nahi dira herritarrak, eta horretarako, sentiberatze kanpainarekin bat eginez, beste hainbat jarduera burutuko dira:
- Abenduaren 1etik eskuragarri daude elkarteko bulegoan erosketa bonoak. 40€ ordainduta erosleek 50€ eskuratzeko aukera izango dute. Gainera bono horiek erabilgarri izango dira urtarrilaren 5a bitartean.
- Horretaz gain, Beasain Txartelaren erabilera areagotzeko ere, txartel hori erabiltzeagatik loteria dezimoak eta gabon saskiak eskuratu daitezke.
- Balu artista Beasaindarrarekin elkarlanean egindako poltsa berrerabilgarriak ere banatuko dira elkarteko saltokietan erosketak egiteagatik.
- Erakusleiho lehiaketa ere gauzatuko da abenduaren 9tik aurrera. Bozkatzeko epea abenduaren 9tik 19ra bitartekoa izango da.
- Amaitzeko, abendua amaiera aldera txu-txu trena ere etorriko da Beasaingo herriak animatzeko. Honekin batera, Barea ere aterako da herriko kaleetara eta argazki lehiaketa bat burutuko da berarekin argazkiak ateratzen dituztenen artean. Argazki originalenak 200€ko saria irabaziko du.
Guzti honen bidez, herria gabonetarako animatu nahi da eta baita egin beharreko erosketak herrian egitera.
Horregatik, MILA ESKER BEASAIN AUKERATZEAGATIK!
ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEA: @fredm.cmm