BAREAK Merkatari Elkartea, berrikuntza moduan, Bareak Saltsan Podkast-aren grabaketekin hasi da.
Podkast honen helburua herritarrek merkatarien egunerokoa eta beren saltokietan dagoen saltsa ezagutzea da. Saio umoretsuak izango dira eta gai ezberdinak jorratuko dira.
Aurkezle eta gidoilari lanak Xabin Fernandez-ek egingo ditu, eta grabaketa lanak Goierri Telebistak.
Saio osoa gure kanaletan eta Goierri Telebistan izango duzue ikusgai berandu baino lehen, beraz, adi egon!