Atzo Gabonetako V. erakusleiho lehiaketaren sari banaketa ospatu zen Beasaingo udaletxean. Bizi dugun osasun-egoera dela eta, ekitaldia jenderik gabe egin da.
Hiru finalistak hauek izan dira:
- Lehen saria: ANDREAK JANTZIAK
- Bigarren saria: KUXKUX
- Hirugarren saria: jauregi OPTIKA
Hirurek garaikurra jaso dute Leire Artola Beasaingo alkatearen eskutik. Gainera, Andreak jantziak establezimenduak urte osorako erakusleiho-apainketa zerbitzua irabazi du ORAINARTen eskutik.
Zorionak hiruroi eta eskerrik asko parte-hartzaile guztiei! Zuei esker, gure kaleak alaiagoak izan dira Eguberri atipiko honetan.